Neuromarketinari buruzko jardunaldia Adegin Gura Marketin-en eskutik

Frogatuta dago erosketa-erabakien %90a baino gehiago inkontzienteak direla eta emozio primarioengatik zuzentzen direla, eta oinarri honekin, gaur ospatu da Neuromarketinari buruzko jardunaldia Adegin Gura Marketin-en eskutik: "Neuromarketina, bezeroen emozioak ezagutuz". Jardunaldian zehar, Gura Market_IN taldeak Gipuzkoako enpresen benetako kasuak erakutsi ditu, eta bertan izan dira Edurne Alba Laboral Kutxako publizitate-arduraduna eta María Mora Basque Culinary Centerreko ikertzailea. Jardunaldiaren amaiera gisa, gure lankide Jon Elzo Aizarnak neuromarketinaren monitorizazioa egin du zuzenean gure laborategiarekin. Tresna horiei esker, garunak estimulu jakin baten aurrean [...]