Urola Erdiko ostatuekin lan saioak

Martxoaren 24an eta 30ean Jon Elzo Aizarnak eta Natalia Martínez Eguiburuk Urola Erdiko ostatuekin lan saioak dinamizatu dituzte, Iraurgi Berritzen elkarteak antolatuta. Jardunaldi horietan, eskualdera erakarri nahi den bisitariaren profila zehaztu da, eta xede-publiko horren motibazioei erantzuten dieten turismo-baliabideak identifikatu eta lehenetsi dira. Era berean, Urola-Erdiako turismo-eskaintza sustatzeko eta komunikatzeko ideiak landu dira. Eskerrik asko Iraurgi Berritzen Gura Market_IN-ekin kontatzeagatik!   Gura Market_IN taldeak sektorean dugun esperientzia kontuan hartuta, hainbat prestakuntza eskaintzen ditugu eta turismoarekin lotutako ponentzietan parte hartzeko aukera [...]

30 Martxoa|

BEGIKA turismo-eredu berria abian jartzen

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Turismo Plan Estrategikoa egin ondoren Gipuzkoa Turismoa taldeari laguntza teknikoa eskaintzen ari gara BEGIKA turismo-eredu berria abian jartzen. Eredu hau bisitarietan, enpresetan, gobernantzan, iraunkortasunean, komunitatean eta merkatu-adimenean oinarrituta dago.   Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren helburua turismo iraunkor eta ordenatu bat sortzea da, enplegua eta aberastasuna modu orekatuan eta lurralde osoan banatuta sortzen laguntzeko, masifikazioa saihesteko eta kultura-ereduen berezitasuna indartzeko, beste kultura, hizkuntza eta balio batzuk aintzat hartuta.   Gura Marketinen esperientzia handia dugu estrategia [...]

1 Martxoa|
Go to Top