Albisteak.
Zarauzko turismo-eskaintza webgunean egokitzeari buruzko azterketa eta hausnarketa
Tresna digitalek bisitariarentzat duten garrantzia kontuan hartuta, Zarautz Turismok bere turismo-eskaintza bere webgunean egokitzeari buruzko gogoeta bat egin nahi izan du. Lan honen helburuak webgunearen erabilgarritasuna optimizatzea eta helmugaren posizionamendua hobetzea izan dira.
Oso proiektu interesgarria izan da, bertatik bertara ezagutu baitugu helmugako webgunearen erabiltzaileen motibazioak.
Mila esker Zarauzko Turismo lantaldeari, plazer handia izan da elkarrekin lan egitea.
“Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak” jardunaldia
Gaur “Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak” jardunaldian parte hartzeko aukera izan dugu, Euskara eta turismoa nola uztartu eta euskara turismo eskaintzan nola eta zertarako nabarmendu aztertzeko, udalerri euskaldunetako herri turistikoenetan azken urteotan sortutako kezkak aztertzeko, hausnarketak partekatzeko eta lanerako ildo berriak zehazteko.
Gai horien inguruko pertzepzioak datuetara ekarri nahian, bisitariek euskararekiko duten ikuspegia aztertu zuen iaz UEMAk, inkesten bidez.
Debabarrenako Turismo Plan Estrategikoaren aurkezpena (2020-2024)
Gaur, online bilera batean, Debabarrenako Turismoko Plan Estrategikoa (2020-2024) aurkeztu diegu Euskadiko turismo-sektoreko eragile garrantzitsuei.
Plan hau 2020. urtearen hasieran hasi genuen, eta, beraz, pandemiak eragindako egungo egoera dela eta, hainbat eguneratze eta etapa izan ditu. GURA MARKETIN-en helburua aurkezten zaigun agertoki turistiko berrian plan egokia eta barneratua egitea izan da.
Plana egiteko aldian ezegonkortasuna egon den arren, Debegesarekin eta Debabarrena eskualdeko […]
Produktu ekologikoak garatzeko lankidetza-proiektua
Proiektu hau gure sektore estrategikoetako bateko enpresen lankidetzan oinarritzen da, nekazaritzako elikagaien sektorea. Proiektu honetan parte hartzen duten enpresen (Maisor eta Ezkurtxerri) produktuen iraunkortasuna eta kalitatea sustatzeko asmoz egin dugu produktu ekologikoak garatzeko lankidetza-proiektua.
Produktu ekologikoen lerro bat garatzea merkatuak gero eta gehiago eskatzen duen joera da, eta Maisor et Ezkurtxerri bezalako enpresa txikientzat ezinbestekoa da kalitatezko eskaintza bereizten […]
Petritegiren merkataritza-plana
Petritegiren hazkundeari laguntzeko asmoz, Gura Marketin taldeak Petritegiren merkataritza-plana egin dugu, merkatuaren eta edarien sektoreko joeren azterketa sakon batean oinarrituta.
Diagnostiko horren eta Petritegiren lantaldearekin egindako lanaren ondorioz, elkarrekin definitu ditugu produktua optimizatzeko, merkaturatzeko eta komunikatzeko abian jarri beharreko lan-ildo eta ekintza nagusiak.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Petritegiri sektore honetan sakontzeko aukera emateagatik eta sagardotegi-jardueraren buruan bost belaunaldiren historia sakonago ezagutzeagatik.
Gura […]