Komunikazioa.

Gaur egun, komunikazioa funtsezkoa da marka bat, proiektu bat, zerbitzu bat, enpresa bat, helmuga turistiko bat… ezagutarazteko, eta Gura MarketIN-en zure irudiarentzat hain garrantzitsua den prozesu honetan lagundu nahi dizugu. Bezero bakoitzera egokitzen gara eta proiektu bakoitzaren beharrak ulertzen lagunduko diguten harremanak sortuz lan egiten dugu.

Proiektu desberdinetako komunikazio taldeak kudeatzen eta gidatzen ditugu, komunikazio zerbitzu integrala eskainiz, banakako zerbitzu gisa.

Guretzat, lan egiten dugun proiektu bakoitza ezagutzea eta haien parte izatea da oinarria.

Diseinu Grafikoa.

Marka, logotipoa, … sortzeko prozesuan laguntzen dizugu, zure beharretara egokituz eta zure proiektuaren balioei, xedeari, ikuspegiari eta posizionamenduari leial izanez, helmuga turistikoa, … Beti ere estrategia eta sormena oinarri hartuta.

Gainera, papergintza, kartelak, diptikoak eta triptikoak diseinatzen ditugu, eta offline publizitate-piezak eta pieza digitalak diseinatzen ditugu. Hau da, gure bezeroek behar duten edozein euskarri edo tresna komunikatibo sortzen eta diseinatzen dugu. Horretarako, egoera bakoitzaren arabera, diseinu pakete ezberdinak eskaintzen ditugu.

Kartelak eta liburuxkak (diptikoak, triptikoak, katalogoak…)

Aurkezpenak eta dokumentuen maketazioa 

Markaren identitate bisuala (logotipoak)

Packaging-a

Merchandasing-a

Ekitaldiak.

Edozein ekitaldi mota kudeatzen, antolatzen eta komunikatzen dugu: prentsaurrekoak, fam tripak, press trip-ak, ekitaldi korporatiboak, sariak, galak, produktuen aurkezpenak, …

Ekitaldi bakoitza mundu bat da, eta horregatik, gure taldeak hasieratik bukaeraraino parte hartzen du ekitaldien antolaketa-prozesu osoan: ekitaldiaren antolaketa osoa, komunikazio-plana, babesletza-plana, ekitaldiaren irudia,…

Oso garrantzitsua da gure lanaren kalitatea ebaluatzea eta horregatik ematen diogu garrantzia ekitaldia bukatzean ebaluaketa bat egiteari.

Bideoak eta Argazkiak.

Bideo eta argazki materiala sortzen dugu zure enpresa, negozio eta proiektuaren komunikazioa hobetzeko. Bideoa funtsezko tresna da egungo komunikazioan, eta, beraz, zure markaren, proiektuaren edo enpresaren balioak identifikatzen lagunduko dizuten bideoak sortzen lagunduko dizugu. Bideo korporatiboak, euskarri desberdinetarako bideoak, sare sozialetarako bideoak,… izan daitezke.

Egiten diren komunikazio- eta sustapen-ekintzek kalitate bikaina izan dezaten eta hainbat euskarritan erabil daitezen argazki-banku bat izatea funtsezkoa da edozein proiekturen komunikazio-beharrak asetzeko. Arrazoi horregatik, Gura MarketINeko lantaldeak mimo haundia jartzen du argazki erreportajeetan.

Sare sozialen kudeaketa integrala.

Sare sozialak funtsezko tresna dira, komunikazio digitaleko edozein estrategiaren barruan, zure markarekin, enpresarekin, proiektuarekin… bat datorren komunitate bat sortzeko aukera ematen dutenak. Zure sare sozialen kudeaketa integralaz arduratzen gara (edukien plana, joerak, txostenak, kanpainak …), eduki pertsonalizatuak eta ad-hoc material grafikoa sortuz, hori guztia bezero bakoitzarentzat modu pertsonalizatuan sortutako estrategia baten diseinuaren bidez.

Zure taldeko kide izango gara, zure enpresa, proiektua, helmuga… bertatik bertara ezagutuz, lankidetzaren eta plangintzaren bidez. Gure bezeroen behar eta egoeretara egokitzen gara, sare sozialen kontuak kudeatzeko plan desberdinak eskainiz.

Komunikazio eta dibulgazio planak.

Komunikazioaren esparruan, estrategia argi eta pertsonalizatua duen ibilbide-orri bat diseinatzea da gakoa. Gura MarketINen, komunikazioa ulertzen dugu markaren, negozioaren, proiektuaren eta helmuga turistikoaren alderdi garrantzitsuak hedatzeko modu gisa; horregatik, uste dugu komunikazio-estrategia orok oinarrizko alderdiak aintzat hartzen dituen eta gure bezeroentzako gida gisa balio duen plan batean oinarrituta egon behar duela.

Plan hori funtsezkoa izango da komunikazioaren esparrua eraginkortasunez eta helburu komun batzuei jarraituz garatu ahal izateko.

Zertan lagundu zaitzakegu?

Jarri gurekin harremanetan konpromisorik gabe eta pozik hitz egingo dugu zuen proiektuari buruz eta zure beharretara egokitutako irtenbidea eskainiko dizugu.

Jon Elzo Aizarna

Leyend Velilla Echeita

Natalia Martínez Eguiburu