GURA MARKETIN.
Gura Marketin 2012an sortu zen Jon Elzo Aizarnaren eskutik Marketin Aholkularitzari konfiantza, freskotasuna eta egiten jakitea emateko helburuarekin, proiektu bakoitza bakarra dela sinisten duen hurbileko eta artisautzako lan-eredu batetik.
Horregatik, Gura Marketin-en gure bezeroekin eskuz esku lan egiten dugu zerbitzu malgua eta pertsonalizatua eskaintzeko.
Zintzotasuna, sinpletasuna eta lankidetzadira gure nortasun-ezaugarrietako batzuk, enpresei zehaztutako estrategiak ezartzen laguntzeko konpromisoa hartzen baitugu.
Gaur egun, prestakuntza eta esperientzia handiko hiru profesional gaztekosatzen dugu Gura Marketin taldea, eta espezializazio handia dugu Marketin Turistikoarekin, Elikagaien Marketinarekin, Merkatu-Adimenarekin eta Komunikazioarekin lotutako arloetan.
Jon
Elzo Aizarna.
Jon Elzo Aizarna naiz, 83koa, Donostiarra eta Alde Zaharreko Koxkeroa. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean, eta karreraren osagarri eta espezializazio gisa bi master egin ditut: bat Marketinekoa eta bestea Neuromarketinekoa.
Nire ibilbide profesionala marketinaren esparruan garatu dut, bai merkatuen ikerketan, bai enpresa eta erakunde publikoen aholkularitzan. Horrela diseinatu gabe, lan egiteko zorterik handiena izan dudan eta espezializazio-mailarik handiena dudan sektoreak turismoa eta elikadura dira. Hasieratik, eta are gehiago 2012an Gura Marketin sortu zenetik, artzainekin, arrantzaleekin, upategiekin, abeltzainekin, sagardogileekin, turismo arloko profesionalekin, administrazio publikoetako teknikari eta politikariekin lan egin ahal izan dut, eta haiekin hazten eta ikasten jarraitzen dut egunez egun.
Londresen 2011n izandako 6 hilabeteko esperientzia profesionalaren ondorioz, lau urte geroago neuromarketinaren esparruan sakontzea eta espezializatzea erabaki nuen. Gaur egun, neuromarketing proiektu batzuen buru izan naizelako zortea dut, eta Gura Marketinetik lan egiten dugun pertsonengana hurbildu nahi dugun lan-adar zirraragarria da.
Gura Marketineko nire dedikazio profesionala Deustuko Unibertsitateko irakaskuntzarekin osatzen dut, 2017tik hainbat irakasgai ematen baititut. Unibertsitateko ikasleekiko tratua profesionalki bizitzea egokitzen zaidan zereginik aberasgarrienetako bat da.
Leyend
Velilla Echeita.
Kaixo,
1988an jaiotako arabarra naiz eta 2015etik daramat Gipuzkoan. Urte horretan ekin nion nire esperientziari Marketin eta Neuromarketin aholkularigisa GURA MARKETINen.
Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatu nintzen EHUn, eta, ondoren, Marketin eta Salmenta Zuzendaritzako Masterraegin nuen Vertice Business Schoolen. Hortik harago, nire jakin-minak Londresen bidaiatzera eta prestakuntza jasotzera eraman ninduen, Marketineko eta Ekitaldien Antolaketako graduondoko baten bidez Fitzwilliam Institutuan. Hori guztia, Online Marketineko eta Marketing Ekologikoko prestakuntza espezifikoekin osatu dut.
Hamarkada bat baino gehiago daramat turismo-sektorearekin lanean,bai plan estrategikoak eta sektorea dinamizatzeko planak egiten, bai hainbat ekimen profesionaletan parte hartzen: turismo-informatzailea, harreman publikoetako profesionala eta marketina upategietan, ekitaldien antolatzailea, ziurtapen profesionaleko ikastaroetako irakaslea eta prestatzailea, …
GURA MARKETINen lanean hasi nintzenean, Neuromarketina interesatzen hasi zitzaidan. Harrezkero, kontsumitzailearen portaerarekin lotutako diziplina hau nire pasioetako bat bihurtu da.
Amets egitea eta bidaiatzea maite dut, hitz egiten eta pertsonak ezagutzen gozatzen dut. Bizitza opari bat iruditzen zait, eta horregatik maila guztietan gozatzen saiatzen naiz. Nire sustraiei eta familiari esker, ardoaren eta turismoaren munduko zale sutsua naiz.
Natalia
Martínez Eguiburu.
Kaixo! Irunen (Gipuzkoa) jaio nintzen 1983an, eta Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna naiz Deustuko Unibertsitatean, Marketin espezialitatean. Deustuko Unibertsitateko Marketin Kudeaketako Master batekin eta ESICeko Marketin Digitaleko Goi Mailako Programa batekin amaitu nituen ikasketak.
Kultura berriak deskubritzeko eta ikaskuntza aberasgarriak eskuratzeko asmoz, nazioarteko hainbat esperientziaren bidez ekin nion nire ibilibide profesionalari, betiere marketinarekin eta komunikazioarekin lotutakoak.
Elikadurako Marketinean hamar urteko esperientziaizan dut, eta, horri esker, sektorea bertatik bertara ezagutu dut, ikuspegi estrategikoa, talde-lana, aztertzeko gaitasuna, sormena eta aldaketara egokitzeko gaitasunak garatuz, besteak beste.
2019az geroztik, GURA MARKETIN taldeko kide naiz, eta egunero ilusioz aurre egiten diet erronka berriei, enpresei eta erakundeei ingurune atseginagoa,lehiakorragoa eta iraunkorragoa garatzen laguntzeko :).
Zertan lagundu zaitzakegu?
Kontaktatu konpromisorik gabe eta pozik hitz egingo dugu zure proiektuari buruz
eta zure beharretara egokitutako proposamen bat eskainiko dizugu.