Elikagaien
Marketina.

Gura Marketinen hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: branding-a, marken ezagutza-maila eta posizionamendua, merkatu eta kontsumitzaile azterketak, produktu-sortaren optimizazioa, merkataritza-posizionamendua eta salmenta-kanalen optimizazioa, sustapen eta komunikazio-estrategia edota marketin-estrategia eta marketing-plana eta marketin-zuzendaritzaren esternalizazioa.
Sektorearekin lotutako hainbat prestakuntza eta ponentzietan ere parte hartzen dugu.

Estrategia eta marketin-plana.

Gura Marketin taldea enpresei laguntzen diegu beren egungo egoera aztertzen, eta elkarrekin garatzen edo berrikusten ditugu xede-publikoaren, helburu estrategiko eta operatiboen eta inplementatu beharreko marketin-estrategien definizioa, horietako bakoitza berrikusteko aldizkakotasuna eta epeen eta aurrekontuen egokitzapena zehaztuz.

Marketin-zuzendaritzaren
erantzukizuna.

Elikaduraren eta edarien sektoreko gure bezeroei hausnarketa estrategikorako eta marketin-ekintzak ezartzeko zerbitzu osoa eskaintzen diegu,
eta kasu askotan marketin-zuzendaritzaren erantzukizuna bere osotasunean hartzera ere iristen gara.

Brandina, ezagutza maila
eta marken
posizionamendua.

Brandinak enpresa bakoitza bakarra egiten du eta bere nortasun korporatiboaren ezaugarri guztiak biltzen ditu. Ildo horretan, Gura Marketin-etik
sektoreko enpresei beren marka eraikitzeko prozesuan laguntzen diegu, baita markaren irudia eta nortasuna sortzen, beren ezaugarri guztiak balioesten eta elikagaien merkatuan duten bereizketa indartzen.

Kontsumitzaileei buruzko
merkatu-azterketak
.

Kontsumitzaileek produktuen inguruan duten pertzepzioa eta produktu horiek erosteko eta kontsumitzeko aukeraketa-lehentasunak ezagutzeko, Gura Marketin taldeak elikagaien eta edarien merkatuetako kategoriei buruzko datuak aztertzen eta interpretatzen (merkatuaren tamaina, lehiakideak, partaidetza-kuotak, etab.) eta kontsumitzaileekin testak koordinatzen dugun esperientzia jartzen dugu bezeroen eskura.

Horrela, informazio baliotsua lortzen dugu, proiektu berri baten arrakasta-aukerak aztertzeko, elikagaien sektorean joera eta aukera berriak hautemateko edo kontsumitzaileen beharrizan aldakorrei erantzuteko marketin-jarduera eraginkorrenak zehazteko.

Produktu-gama
optimizatzea.

Produktua marketin mixaren aldagai nagusia da, kontsumitzaileen beharrak asetzeko bidea baita. Beraz, ardatz honen barruan errezeta edo packagina bezalako alderdi garrantzitsuak aurkitzen ditugu, besteak beste.

Ildo horretan, Gura Marketin-etik bezeroei beren produktuen eta lehiakideen gamaren ebaluazioa egitea proposatzen diegu, gamaren zabaltasunari eta osaerari, produktuak bereizteko estrategiari, bizi-zikloari edo produktu berriak merkaturatzeari buruzko erabakiak hartzeko orduan aholku emateko.

Posizionamendu
komertziala eta salmenta-kanalen
optimizazioa.

Gure produktua kokatzen lagunduko digun prezioen estrategia behar bezala ezartzea ez da lan erraza. Horregatik, Gura Marketin-eko taldeak aldagai hori marketin mixeko beste guztiekin batera lantzen dugu, koherentziaz.

Era berean, saltokietan giro egokia sortzeko, ikusizko erakarpena hobetzen laguntzeko eta, azken batean, kontsumitzailearen gogobetetasunean eragin positiboa izateko egiten dugu lan bezeroekin.

Sustapen eta
komunikazio-estrategia
.

Sustapenak gure xede-publikoari eskaintzen dizkiegun produktuak ezagutzera ematea eta gogoraraztea du helburu, eta, horrela, haien jarreretan eta portaeretan eragitea. Horretarako, Gura Marketin-en kasu bakoitzerako tresna (publizitatea, harreman publikoak, marketin zuzena, etab.) eta mezurik egokienak ebaluatu eta proposatzen ditugu.

Formazioak eta ponentziak.

Gura Marketin-en asko gustatzen zaigu ikasten jarraitzea eta gure ezagutza eta esperientzia partekatzea hainbat formularen bidez: formazioak, ponentziak, mahai-inguruak, dinamikak, etab.

Horretarako premiarik edo proposamenik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!

Arrakasta-Kasuak.

Ainhoa Iribar – Maisor

Manuel Gómez Bernardo – Zugober

“Zugoberren misioa kalitate bikaineko ardoak egitea da, Arabako Errioxaren berezko ezaugarriak islatzen dituztenak. Behin hori lortuta, merkaturatzea funtsezkoa da gure negozioarentzat, eta hor egin dugu bat Gura Marketin taldearekin. Gurekin egindako lana gure upategiaren errealitatera egokitutako merkataritza-plan bat sortu eta diseinatzeanoinarritu da. Horretarako, koordinazioa, komunikazioa eta malgutasuna ezinbestekoak izan dira, eta hori eskertzekoa da gure enpresaren profila kontuan hartuta. Oso eroso eta pozik sentitu gara haien lanarekin.”

Zertan lagundu zaitzakegu?

Kontaktatu konpromisorik gabe eta pozik hitz egingo dugu zure proiektuari buruz
eta zure beharretara egokitutako proposamen bat eskainiko dizugu.

Jon Elzo Aizarna

Leyend Velilla Echeita

Natalia Martínez Eguiburu