Zarauzko turismo-eskaintza webgunean egokitzeari buruzko azterketa eta hausnarketa

Tresna digitalek bisitariarentzat duten garrantzia kontuan hartuta, Zarautz Turismok  bere turismo-eskaintza bere webgunean egokitzeari buruzko gogoeta bat egin nahi izan du. Lan honen helburuak webgunearen erabilgarritasuna optimizatzea eta helmugaren posizionamendua hobetzea izan dira. Oso proiektu interesgarria izan da, bertatik bertara ezagutu baitugu helmugako webgunearen erabiltzaileen motibazioak. Mila esker Zarauzko Turismo lantaldeari, plazer handia izan da elkarrekin lan egitea.  

12 December|

“Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak” jardunaldia

Gaur “Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak” jardunaldian parte hartzeko aukera izan dugu, Euskara eta turismoa nola uztartu eta euskara turismo eskaintzan nola eta zertarako nabarmendu aztertzeko, udalerri euskaldunetako herri turistikoenetan azken urteotan sortutako kezkak aztertzeko, hausnarketak partekatzeko eta lanerako ildo berriak zehazteko. Gai horien inguruko pertzepzioak datuetara ekarri nahian, bisitariek euskararekiko duten ikuspegia aztertu zuen iaz UEMAk, inkesten bidez. Udaberrian aurkeztu zituen datuak UEMAk, eta jasotako erantzunetan joera argia ikusten zen: bisitari ia guztiek eskertu egiten dute euskara ikustea edo [...]

21 November|

Debabarrenako Turismo Plan Estrategikoaren aurkezpena (2020-2024)

Gaur, online bilera batean, Debabarrenako Turismoko Plan Estrategikoa (2020-2024) aurkeztu diegu Euskadiko turismo-sektoreko eragile garrantzitsuei. Plan hau 2020. urtearen hasieran hasi genuen, eta, beraz, pandemiak eragindako egungo egoera dela eta, hainbat eguneratze eta etapa izan ditu. GURA MARKETIN-en helburua aurkezten zaigun agertoki turistiko berrian plan egokia eta barneratua egitea izan da. Plana egiteko aldian ezegonkortasuna egon  den arren, Debegesarekin eta Debabarrena eskualdeko turismo-sektore guztiarekin lan egin izana oso erraza eta atsegina izan da. Mila esker!  

4 November|
Go to Top