Gaur “Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak” jardunaldian parte hartzeko aukera izan dugu, Euskara eta turismoa nola uztartu eta euskara turismo eskaintzan nola eta zertarako nabarmendu aztertzeko, udalerri euskaldunetako herri turistikoenetan azken urteotan sortutako kezkak aztertzeko, hausnarketak partekatzeko eta lanerako ildo berriak zehazteko.

Gai horien inguruko pertzepzioak datuetara ekarri nahian, bisitariek euskararekiko duten ikuspegia aztertu zuen iaz UEMAk, inkesten bidez. Udaberrian aurkeztu zituen datuak UEMAk, eta jasotako erantzunetan joera argia ikusten zen: bisitari ia guztiek eskertu egiten dute euskara ikustea edo entzutea, eta askok berariaz hautatzen du udalerri euskaldunetara etortzea, euskararekin topo egiteko.

UEMAk eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatu dute, Orioko Udalaren laguntzarekin. Jon Elzo Aizarna gure lankideak irekiera hitzaldian eta mahai inguruaren dinamizazioan hartu du parte.

Ondorengo estekan Jon Elzo Aizarnaren parte hartzea ikustea gonbidatzen zaituztegu!

EGITARAUA:

  • 08:45-09:15 Dokumentazioaren banaketa.
  • 09:15-09:30 Ongi etorri mahaia (UEMA, UEU, Orioko Udala).
  • 09:30-11:00 Irekiera hitzaldiak: Jon Elzo (Gura Market_IN proiektua)
  • 11:00-11:30 Atsedenaldia eta kafe etena
  • 11:30-12:30 Hizlari gonbidatua: Jean Yves Agard (Bordeleko KEDGE enpresaritza eskola). Reconciling economy, tourism, identity and culture: urgent strategic choices for the development and attractiveness of the territory! (the case of the Perigòrd)
  • 12:30-13:30 “Hizkuntza-ekologia: turismoa eta hizkuntza garapena“, Itsaso Olaizola (Kutxa Ekoguneko teknikaria, UEUkidea)
  • 13:30-15:00 Bazkaria.
  • 15:00-16:00 Turista jasangarriaz, Inhar Agirrezabal (Arkitektoa, UEUkidea).
  • 16:00- 17:30 Mahai ingurua: Dinamizatzailea: Jon Elzo.
  • Idurre Lukas (Bizibiziki enpresa, Ikerketa eta iraunkortasun arduraduna).
  • Iker Goiria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendaria).
  • Esther Facchin (Zarauzko turismo teknikaria).
  • Gotzon Barandiaran (Idazlea, Dijitalidadeako kidea, JALGI ekimeneko kidea-Ahotsenearen izenean, UEUkidea).
  • 17:30-17:45 Ondorioak.

Gura Marketinen esperientzia handia dugu Turismo Marketinaren arloan: estrategia diseinatzen eta helmugen plangintza egiten, branding-a egiten eta markak sortzen, merkatu adimena lantzen eta merkatu-azterketak egiten, sustapena eta komunikazioa lantzen, produktua sortzen eta sektorea dinamizatzen.

Gainera, enpresei eta erakundeei laguntza teknikoa eskaintzen diegu, eta hainbat prestakuntza eta ponentzietan parte hartzen dugu.

Informazio osagarria jasotzeko, mesedez ikusi Marketin Turistikoari buruzko atala gure web orrialdean.