Ezkurtxerriren merkataritza-plana
Gura Marketin-en, Ezkurtxerrin bezala, elikadura garrantzi handiko terminoa dela uste dugu: elikadura osasungarria eta iraunkorra eta, horregatik, oso pozgarria izan da Ezkurtxerriren merkataritza-plana prestatzea. Ezkurtxerri Getariako familia enpresa da. Txerrien hazkuntzaz arduratzen da eta txerriaren produktuak egiten ditu. Beren produktuak gama altuko produktuak dira, eta beren lurraldeko artisau-tradizioari jarraituz eta azken teknologiekin konbinatuz lortzen dituzte, teknika eta substantzia kaltegarririk gabe. www.ezkurtxerri.com web orri berria eta online denda ezagutzera animatzen zaituztegu. Gura Marketin-en hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: branding-a, marken ezagutza-maila eta [...]