Gura Marketin-en, Ezkurtxerrin bezala, elikadura garrantzi handiko terminoa dela uste dugu: elikadura osasungarria eta iraunkorra eta, horregatik, oso pozgarria izan da Ezkurtxerriren merkataritza-plana prestatzea.

Ezkurtxerri Getariako familia enpresa da. Txerrien hazkuntzaz arduratzen da eta txerriaren produktuak egiten ditu. Beren produktuak gama altuko produktuak dira, eta beren lurraldeko artisau-tradizioari jarraituz eta azken teknologiekin konbinatuz lortzen dituzte, teknika eta substantzia kaltegarririk gabe.

www.ezkurtxerri.com web orri berria eta online denda ezagutzera animatzen zaituztegu.

Gura Marketin-en hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: branding-a, marken ezagutza-maila eta posizionamendua, merkatu eta kontsumitzaile azterketak, produktu-sortaren optimizazioa, merkataritza-posizionamendua eta salmenta-kanalen optimizazioa, sustapen eta komunikazio-estrategia edota marketin-estrategia eta marketing-plana eta marketin-zuzendaritzaren esternalizazioa.

Sektorearekin lotutako hainbat prestakuntza eta ponentzietan ere parte hartzen dugu.

Ikusi hemen Elikadura Marketinaren arloan eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak.