Gaur Gura Market_IN taldeak Nekaturren 2021-2025 Plan Estrategikoaren aurkezpena izan dugu. Plan hori honako ardatz estrategiko hauen inguruan egin dugu: lidergoa eta asoziazionismoa, benetakotasuna, iraunkortasuna, berrikuntza, kalitatea eta komunikazioa eta merkaturatzea.
Nekatur-en egitekoa Euskadiko landa-ostatuak ordezkatzea (nekazaritza-turismoak, landetxeak eta landa-apartamentuak) eta haien arteko lankidetzasustatzea da, bai eta haien jarraipena bermatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko lan egitea ere, sektoreak berak bultzatuz eta gidatuz landa-inguruneko turismoaren dinamizazioa.
Horrela, gaur egun Nekatur Elkarteak kalitatezko 240 landa-ostatu baino gehiago ordezkatzen ditu, benetakoak eta seguruak, Euskadiko landa-ingurunea ezagutzeko, nekazaritza eta abeltzaintzako jardueraz gozatzeko, bertako produktuak dastatzeko eta esperientzia paregabea bizitzeko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Nekaturreko taldeari eta elkarteko kide diren establezimendu guztiei sektorearentzat hain zaila den aldi honetan Plan Estrategikoa prestatzeko eta abian jartzeko aukera emateagatik.
Gura Market_IN-en esperientzia handia dugu estrategia diseinatzen eta helmugen plangintza egiten, branding-a egiten eta markak sortzen, merkatu adimena lantzen eta merkatu-azterketak egiten, sustapena eta komunikazioa lantzen, produktua sortzen eta sektorea dinamizatzen.
Gainera, enpresei eta erakundeei laguntza teknikoa eskaintzen diegu, eta hainbat prestakuntza eta ponentzietan parte hartzen dugu.
Ikusi hemen Marketin Turistikoaren arloan eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak.