Nola erreakzionatzen du gure garunak interneten nabigatzen dugunean? ETBko “Aquí y Ahora” saioa Jon Elzo gure lankidearekin eta Evelyn Muñoz erabiltzailearekin izan da, ordubetez, erabiltzaileak Interneten eta sare sozialetan duen kontsumoa eta algoritmoen mundua aztertzeko.
Ikusi bideoa esteka honetan!
Neuromarketin-a tresna neurozientifikoak merkatu ikerketan aplikatzean datza, pertsonen erreakzio ez kontzienteak neurtzeko asmoz, hala nola: emozioa, atentzioa, memoria,…
Ez gara kontziente etengabe jasotzen ditugun estimuluen %90-az. Era berean, erosketa erabakien eta marka edo produktu baten aurrean dauzkagun pertzepzio eta emozioen antzeko portzentai bat (iturriaren arabera %90 eta %95 tartean) gure garunak burutzen ditu modu automatiko batean, gure kontzientziaren minimoaren azpitik.
Gure emozioek aldaketak eragiten dituzte egoera somatikoan eta hauek erreminta neurozientifikoen bidez neur daitezke.
Kontaktatu konpromisorik gabe eta pozik hitz egingo dugu zure proiektuari buruz eta zure beharretara egokitutako proposamen bat eskainiko dizugu.