Nola erreakzionatzen du gure garunak interneten nabigatzen dugunean?

  Nola erreakzionatzen du gure garunak interneten nabigatzen dugunean? ETBko "Aquí y Ahora" saioa Jon Elzo gure lankidearekin eta Evelyn Muñoz erabiltzailearekin izan da, ordubetez, erabiltzaileak Interneten eta sare sozialetan duen kontsumoa eta algoritmoen mundua aztertzeko. Ikusi bideoa esteka honetan! Neuromarketin-a tresna neurozientifikoak merkatu ikerketan aplikatzean datza, pertsonen erreakzio ez kontzienteak neurtzeko asmoz, hala nola: emozioa, atentzioa, memoria,… Ez gara kontziente etengabe jasotzen ditugun estimuluen %90-az. Era berean, erosketa erabakien eta marka edo produktu baten aurrean dauzkagun pertzepzio eta emozioen [...]

29 April|

Urola Erdiko ostatuekin lan saioak

Martxoaren 24an eta 30ean Jon Elzo Aizarnak eta Natalia Martínez Eguiburuk Urola Erdiko ostatuekin lan saioak dinamizatu dituzte, Iraurgi Berritzen elkarteak antolatuta. Jardunaldi horietan, eskualdera erakarri nahi den bisitariaren profila zehaztu da, eta xede-publiko horren motibazioei erantzuten dieten turismo-baliabideak identifikatu eta lehenetsi dira. Era berean, Urola-Erdiako turismo-eskaintza sustatzeko eta komunikatzeko ideiak landu dira. Eskerrik asko Iraurgi Berritzen Gura Market_IN-ekin kontatzeagatik!   Gura Market_IN taldeak sektorean dugun esperientzia kontuan hartuta, hainbat prestakuntza eskaintzen ditugu eta turismoarekin lotutako ponentzietan parte hartzeko aukera [...]

30 Martxoa|

Neuromarketina industria sektorean

Gaur, Jon Elzo Aizarna gure lankideak Neuromarketina industria sektorean landu du, bezeroen erosketa-erabakiak bizkortzeko moduari buruzko webinar batean parte hartuz, zuzendari nagusiei, berrikuntzako eta marketineko zuzendariei eta industria-enpresa txiki eta ertainen salmentako zuzendariei zuzenduta, honako helburu hauekin: - Neuromarketing kontzeptua identifikatzea - Neuromarketinaren erabilera-kasuak identifikatzea ETE industrialerako - B2B neuromarketinaren onurak identifikatzea Neuromarketina bezero baten erosketa-erabakiak bizkortzeko modua identifikatzea ahalbidetzen duen diziplina da, haren portaeraren azterketa zientifikotik abiatuta. Kontzeptua 2002an sortu bazen ere, eta ikuspegi hori erabiltzen duten B2C enpresa [...]

21 January|

Neuromarketinari buruzko jardunaldia Adegin Gura Marketin-en eskutik

Frogatuta dago erosketa-erabakien %90a baino gehiago inkontzienteak direla eta emozio primarioengatik zuzentzen direla, eta oinarri honekin, gaur ospatu da Neuromarketinari buruzko jardunaldia Adegin Gura Marketin-en eskutik: "Neuromarketina, bezeroen emozioak ezagutuz". Jardunaldian zehar, Gura Market_IN taldeak Gipuzkoako enpresen benetako kasuak erakutsi ditu, eta bertan izan dira Edurne Alba Laboral Kutxako publizitate-arduraduna eta María Mora Basque Culinary Centerreko ikertzailea. Jardunaldiaren amaiera gisa, gure lankide Jon Elzo Aizarnak neuromarketinaren monitorizazioa egin du zuzenean gure laborategiarekin. Tresna horiei esker, garunak estimulu jakin baten aurrean [...]

19 October|

Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren markaren eragina

Gura Marketin-eko taldeak, Basque Culinary Centerrekin lankidetzan, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren markaren eragina aztertu dugu, honek sagardoaren igurikimenean eta kontsumo-esperientzian duen eragin inplizitu eta esplizitua ezagutuz. Basque Culinary Centerrekin izandako lankidetzari esker, bere ikerketa esplizituko teknikak Neuromarketineko ikerketa inplizituko teknikekin uztartu ahal izan genituen, eta emaitza eragin handiko eta "Food Quality and Preference" ikerketaren ikuspegitik eskakizun handiko aldizkari batean argitaratu zen, "Implicit reaction vs explicit emotional response: Protected desigation of origin in in apple cider" izenburupean.   Gura Marketin-en asko [...]

1 January|

Neuromarketina: Ardo-etiketen aukeraketa 

Marketinaren munduko profesional guztiok dakigu zein garrantzitsua den packaginga kontsumitzeko eta erosteko orduan. Horregatik, Etxeita upategiko ardo gaztearen etiketa bat aukeratzeko neuromarketinaren erabileraren adibide bat erakutsi nahi dugu. Proiektu honetan lehentasuna eman nahi izan diegu balentziaren eta aktibazioaren adierazle emozionalei, neurri handiagoan adierazten baitigute laginera aurkeztutako hiru estimuluek izan duten gustu-maila. Praktikan jarrita, bi metrika horiek ematen dizkigute establezimenduan sartzean bezeroak botilan eta etiketan arreta jartzeko eta Etxeita ardo gazte bat eskatzeko duen aukerari buruzko datuak. Beste metrika kognitibo batzuei, [...]

20 April|
Go to Top