Frogatuta dago erosketa-erabakien %90a baino gehiago inkontzienteak direla eta emozio primarioengatik zuzentzen direla, eta oinarri honekin, gaur ospatu da Neuromarketinari buruzko jardunaldia Adegin Gura Marketin-en eskutik: “Neuromarketina, bezeroen emozioak ezagutuz”.
Jardunaldian zehar, Gura Market_IN taldeak Gipuzkoako enpresen benetako kasuak erakutsi ditu, eta bertan izan dira Edurne Alba Laboral Kutxako publizitate-arduraduna eta María Mora Basque Culinary Centerreko ikertzailea.
Jardunaldiaren amaiera gisa, gure lankide Jon Elzo Aizarnak neuromarketinaren monitorizazioa egin du zuzenean gure laborategiarekin. Tresna horiei esker, garunak estimulu jakin baten aurrean (irudia, bideoa, webgunea, mezua) dituen erreakzio ez-kontzienteak ezagutu ditzakegu; beraz, gure targeten aurrean sortzen ditugun emozioak neur ditzakegu, eta gure publikoarengana modu eraginkorragoan iristen diren kanpainak, produktuak/zerbitzuak, packagingak/etiketak garatu ditzakegu.
Infografia honen bidez neuromarketina eta haren gakoak erraz uler daitezke. Eskerrik asko Iceberg Consulting zuen lanagatik.
Gura Marketin-en asko gustatzen zaigu ikasten jarraitzea eta gure ezagutza eta esperientzia partekatzea hainbat formularen bidez: formazioak, ponentziak, mahai-inguruak, dinamikak, etab.
Horretarako premiarik edo proposamenik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!