Petritegiren hazkundeari laguntzeko asmoz, Gura Marketin taldeak Petritegiren merkataritza-plana egin dugu, merkatuaren eta edarien sektoreko joeren azterketa sakon batean oinarrituta.

Diagnostiko horren eta Petritegiren lantaldearekin egindako lanaren ondorioz, elkarrekin definitu ditugu produktua optimizatzeko, merkaturatzeko eta komunikatzeko abian jarri beharreko lan-ildo eta ekintza nagusiak.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Petritegiri sektore honetan sakontzeko aukera emateagatik eta sagardotegi-jardueraren buruan bost belaunaldiren historia sakonago ezagutzeagatik.

Gura Marketinen hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: branding-a, marken ezagutza-maila eta posizionamendua, merkatu eta kontsumitzaile azterketak, produktu-sortaren optimizazioa, merkataritza-posizionamendua eta salmenta-kanalen optimizazioa, sustapen eta komunikazio-estrategia edota marketin-estrategia eta marketing-plana eta marketin-zuzendaritzaren esternalizazioa.

Sektorearekin lotutako hainbat prestakuntza eta ponentzietan ere parte hartzen dugu.

Ikusi hemen Elikadura Marketinaren arloan eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak.