Gaur, online bilera batean, Debabarrenako Turismoko Plan Estrategikoa (2020-2024) aurkeztu diegu Euskadiko turismo-sektoreko eragile garrantzitsuei.

Plan hau 2020. urtearen hasieran hasi genuen, eta, beraz, pandemiak eragindako egungo egoera dela eta, hainbat eguneratze eta etapa izan ditu. GURA MARKETIN-en helburua aurkezten zaigun agertoki turistiko berrian plan egokia eta barneratua egitea izan da.

Plana egiteko aldian ezegonkortasuna egon  den arren, Debegesarekin eta Debabarrena eskualdeko turismo-sektore guztiarekin lan egin izana oso erraza eta atsegina izan da.

Mila esker!