2020ko azken hiruhilekoan, Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkartearekin batera, udalerriko ostatuen egungo egoera eta benetako beharrak ezagutzeko diagnostiko bat egin genuen, Zarauzko ostatuen egoerari buruzko diagnostikoa COVID-19 agertoki batean hain zuzen ere.

Zarauzko mota desberdinetako 10 ostatuekin lan egin zen eta haiekin lantzeko hobekuntza-puntuak hauteman ziren, Elkarteak egoera hori hobetzeko lankidetzak eta lan-bideak identifika ditzan.

Amaitzeko, proiektua aurkeztu zitzaien sektoreko hainbat eragileri eta elkarteko kideei.

Mila esker Zurekin elkartea gurekin harremanetan jartzeagatik! Animo!

 

Gura Market_IN-en esperientzia handia dugu estrategia diseinatzen eta helmugen plangintza egiten, branding-a egiten eta markak sortzen, merkatu adimena lantzen eta merkatu-azterketak egiten, sustapena eta komunikazioa lantzen, produktua sortzen eta sektorea dinamizatzen.

Gainera, enpresei eta erakundeei laguntza teknikoa eskaintzen diegu, eta hainbat prestakuntza eta ponentzietan parte hartzen dugu.

Ezagutu Marketin Turistikoaren arloan eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak.