Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Turismo Plan Estrategikoa egin ondoren Gipuzkoa Turismoa taldeari laguntza teknikoa eskaintzen ari gara BEGIKA turismo-eredu berria abian jartzen. Eredu hau bisitarietan, enpresetan, gobernantzan, iraunkortasunean, komunitatean eta merkatu-adimenean oinarrituta dago.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren helburua turismo iraunkor eta ordenatu bat sortzea da, enplegua eta aberastasuna modu orekatuan eta lurralde osoan banatuta sortzen laguntzeko, masifikazioa saihesteko eta kultura-ereduen berezitasuna indartzeko, beste kultura, hizkuntza eta balio batzuk aintzat hartuta.

 

Gura Marketinen esperientzia handia dugu estrategia diseinatzen eta helmugen plangintza egiten, branding-a egiten eta markak sortzen, merkatu adimena lantzen eta merkatu-azterketak egiten, sustapena eta komunikazioa lantzen, produktua sortzen eta sektorea dinamizatzen.

 

Gainera, enpresei eta erakundeei laguntza teknikoa eskaintzen diegu, eta hainbat prestakuntza eta ponentzietan parte hartzen dugu.

 

Ikusi hemen Turismo Marketinaren arloan eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak.